muzkimuzki

muzki lerroa

                Muzki Nafarroako Guesalaz bailaran kokatuta dagoen herri txiki bat da. Allozeko urtegiaren ondoan dago kokatuta, Lizarratik 25 Km ingurura zehazki. Herri txiki honek, inguruko beste herriekin batera osatzen du Guesalaz bailara, herri guztiak ere oso txikiak direlarik. Azken erroldei esker 10 biztanle bizi direla ikusi dute bertan. 

                Xirimiri urtero joaten da Muzkiko etxe batera udalekutan, bertako etxea hilabete batez hartuz. Honela 3 txandetan antolatutako udalekuak osatzen ditugu; Muzki Handi, Muzki Txiki eta Auzolandegia.

                Muzki Handian 1.DBH tik 3.DBH-ra bitarteko gazteak joaten dira, eta bertan 10 egun igarotzen dituzte,uztaileko lehenengo asteazkenetik hasita. Bertan hainbat ekintza desberdin egiten dira, betiere gazteak naturaren parte direla ohartaraziz. Horretarako lau eguneko “ruta” bat egiten da, herriz- herri, bertako tokietan lo eginez.

                Muzki Txikira berriz, lehen hezkuntzako haurrak joaten dira, 3. Mailatik 5.mailara hain zuzen. Hemen haurrak aste bete egoten dira, haurrak naturarekin lehen kontaktua izatera bultzatzen delarik, ekintza desberdinen bidez. Horietako ekintza esanguratsuenetako bat bi eguneko “ruta” bat da, non haurrek elkarbanatzen, elkarbizitzen eta urritasunean bizitzen ikasten duten.

                Auzolandegira ordea, gure gazterik zaharrenak joaten dira, 4. DBH eta 1. Batxilergokoak. Hauek herriaren onurarako den lanen bat egiten dute, hala nola, azken bi urteetan herriko garbitokia txukundu dute gazte hauek. Lehen erabat utzia zegoen garbitokia eraberritu zuten, benetan lan harrigarria eginik.

 

MuZKi ETBko teleberrian. Ezkerrekoan euskaraz, eskubikoan gazteleraz: