MiniRuta’o9 NAFARROA


1.eGuNa (apirilak 14)
Lokaletatik irtengo gara goizeko 8:30etan eta busa hartuta Bardeetaraino joango gara zuzenean. Bertan ibilbidea egingo dugu bazkaltzeko geratuaz eta arratsaldean Argedasera itzuliko gara. Kokatu, afaldu eta gaubeila egingo dugu.
lo: Argedaseko parrokian
loturak:
- egingo dugun ruta
- Bardeak interneten
- istripua Bardeetako tiro eremuan
- Bardeetako argazkiak

2.eGuNa (apirilak 15)
Argedasetik Tafallara busez joango gara, traste guztiak bertan utziko ditugu eta oinezko ibilbidea egiteari ekingo diogu Pueyora eta Orbaibarren barrena, tartean nonbait bazkaltzeko geldialdia eginez. Iluntzerako Tafallara itzuliko gara eta bertan afaldu egingo dugu eta gaubeila ondoren lotara.
lo: Tafallako San Pedro parrokian
loturak:
- Orbaibar interneten
- haize errotak Orbaibarren
- Baldorba kanta (Benito Lertxundi)
3.eGuNa (apirilak 16)
Tafallatik Erriberrirako bidea oinez egin eta bertan gaztelua ikusi eta zenbait ekintza egingo ditugu, bazkaldu ere bertan eginez. Arratsalderako berriro Tafallara itzuliko gara oinez eta bertan egingo ditugu afaria eta gaubeila.
lo: Tafallako San Pedro parrokian
loturak:
- Erriberriko gazteluaren historia
- gazteluaren orrialde ez ofiziala
- Erriberriko argazkiak

4.eGuNa (apirilak 17)
Goizaldean dena jaso, azken gogoeta eta ospakizuna, azken bazkaria eta busa hartuko dugu bostak aldera. Donostiako Boulevardera eta handik parrokiako lokaletara. Bertara 19ak aldera iritsiko ginateke.
lo: etxean!


1.eGuNa (apirilak 14)
Bazkal ostean ordea, atsedena hartzen ari ginela, euria hasi du eta han inguruko txabola batean babestu behar izan gara. Autobusaren zain geundela kazkabarrak ere harrapatu gaitu. Denak blai eginda igo gara, beraz autobusera. Hurrengo geldialdia (eta gaurkoz azkena) Arguedas izan da. Bertan egingo dugu lo gaur, parrokiako gela batean. Arratsalde lasaia izan dugu, denak ere nahiko nekatuta baikeunden. Afaltzen amaitutakoan, gaubeila motza egin eta dagoeneko ohean gara denok.
Eguraldia erabat zintzo portatu ez bazaigu ere, egun polita eta atsegina izan da. Biharkoak gaurkoa hobetuko duenaren esperantzarekin, ondoloin!
Sin embargo, después de comer mientras descansábamos, ha comenzado a llover y hemos tenido que refugiarnos en una cabaña cercana. También nos ha pillado el granizo mientras esperábamos al autobús y nos hemos subido a él calados. Próxima estación (y última por hoy) ha sido Arguedas. Allí dormiremos, en una sala de la parroquia. Ha sido una tarde tranquila, ya que estábamos bastante cansados. Hemos cenado, una breve velada y ya estamos todos acostados.
Aunque el tiempo no se ha portado del todo bien, ha sido un día bonito y agradable. Con la esperanza de que el día de mañana supere al de hoy, ¡ondoloin!
2.eGuNa (apirilak 15)
Gaur ere eguraldia zintzo portatu da gurekin eta Puiun bazkaltzen ginela soilik egin du euria. Eliza ataria bertan genuen eta hantxe egon gara atertu duen arte. Arratsaldean berriz, dutxa. Zenbaitek nahi baino freskoagoa izan da, ez baitugu apenas ur berorik izan. Zikin handienak behintzat kendu ahal izan ditugu. Gainera horrela gusturago hartuko dugu ostiralean etxera iristean hartuko dugun dutxa. Afari goxoaren ondoren, Piktionarira jolastu gara. Nahiko barre egin dugu. Zenbaitek haien artea eta gaitasuna erakusteko aukera izan dute, bai marrazketan baita antzerkian ere.
Gustura gabiltza. Paisaia eta leku politak ikusten ari gara eta gure artean ere giro polita sortu dugu. Ia konturatu ere ez gara egin eta MiniRuta erdia egina dugu jada. Eta orain ohera goaz, bihar ere goiz jaiki behar baitugu. Ea eguraldia bihar ere portatzen den…
El tiempo también se ha portado hoy y solo nos ha llovido mientras comíamos en Pueyo. Estábamos a dos pasos del pórtico de la iglesia y nos hemos resguardado allí hasta que ha escampado. Y a la tarde la ducha. Ha sido mas fresca de lo que le gustaría a alguno, ya que apenas teníamos agua caliente. Hemos podido quitarnos por lo menos la mayor suciedad. Además así disfrutaremos más de la ducha que nos daremos el viernes al llegar a casa. Después de una buena cena, hemos jugado al Pictionari. Y vaya si nos hemos reído. Alguno ha podido demostrar su arte para dibujar o interpretar.
Estamos disfrutando. Gozando de paisajes y lugares bonitos y se ha creado buen ambiente entre nosotros. Casi sin enterarnos se nos ha pasado media MiniRuta. Nos vamos a la cama, que mañana también tendremos que madrugar. Ojalá el tiempo también nos respete mañana…
3.eGuNa (apirilak 16)
Arratsaldean ere garai honetako trama bat argitzen lagundu dugu: Juan, Nafarroako erreagen anaiak, Urrako Gaztelako printzea atxilotu du, bere arreba printzesa bahitu duela esanez. Gazteek ordea, agerian utzi dituzte Juanen benetako asmoak. Herrian zehar ibili gara bertako txoko guztiak ezagutzeko aprobetxatuz.
Gauean berriz, kantari aritu gara. Bi taldetan banatu gara eta lehiaketa egin dugu ea zein taldek ezagutzen zituen kantu gehiago.
Gaurkoan ere euria lagun izan dugu, aurreko egunetan bezala, baina jakin du gure martxa errespetatzen. Giro polita daukagu gure artean. Pena bakarra daukagu: MiniRuta bihar bukatzen dela!
Por la tarde hemos ayudado a desvelar una trama de esta misma época: Juan, el hermano del rey de Navarra, ha encarcelado al príncipe Urrako de Castilla, diciendo que ha secuestrado a su hermana la princesa. Los jóvenes han puesto al descubierto las verdaderas intenciones de Juan. Hemos aprovechado para caminar por el pueblo y conocer todos sus recovecos.
La noche la dedicamos a cantar. En dos grupos, haber cuál conoce más canciones.
Hoy también nos ha acompañado la lluvia, como los anteriores días, pero ha sabido respetar nuestra marcha. Tenemos buen ambiente pero una sola pena: ¡la MiniRuta concluye mañana!
4.eGuNa (apirilak 17)
Bazkalostean, Tafallara itzuli eta autobusa hartzera joan gara. Dagoeneko autobusean gaude, azken uneak aprobetxatu nahian. Nekea nabari da, jende asko lo baitoa, baina pena ere bai, horrelako elkarbizitzetan sortzen den giroa oso berezia baita. Udalekuei itxaron besterik ez dugu esperientzia errepikatzeko.
Después de comer, hemos vuelto a Tafalla a coger el bus. Ya estamos en el bus, intentando aprovechar hasta el último instante. El cansancio es patente, muchos van dormidos, pero también se percibe cierta pena, quizás por la especial atmosfera que se respira en estas convivencias. No nos queda más que esperar a Muzki para repetir la experiencia.





