MR’11 BOGA BOGA 2




Bidaia erosoa egin ondoren, Plentziara ailegatu eta herria zeharkatu dugu, ibilbidea Gorlizeko hondartzaren parean amaitu arte. Malekoiaren puntan bazkaldu eta gero, kosta ondoko mendietatik ibiltzeari ekin diogu.
Bidaia polit eta atsegin baten ondoren, gure jomuga erdietsi dugu, bertan zoriona kausituz. Furgonetan Lemoizko zentral nuklear fantasmara eraman gaituzte eta porlanezko eraikin huts bezain iluna ikusteko aukera izan dugu.
Tras un comodo viaje, llegamos a Plentzia y hemos atravesado el pueblo hasta detener nuestros pasos a la altura de la playa de Gorliz. Después de comer en la punta del malecón, comenzamos a caminar por los montes costeros.
Ha sido un trayecto bonito y agradable hasta alcanzar nuestra meta, encontrando allí nuestra felicidad. Desde allí nos han trasladado en furgoneta a la central nuclear fantasma de Lemoiz y hemos tenido la oportunidad de ver el edificio de hormigón tan vacio como lúgubre.

Eguerdi aldera, eukalipto basoak zeharkatu ondoren, bazkaltzeko gelditu gara. Ostean, xake partida interesgarriez gozatu ahal izan dugu, lo kuluxka baten premia zutenek haien beharrak asetzeko abagunea aurkitzen zuten bitartean.
Aldapan behera Bakioraino iritsi gara. Itsasertzean askaldu ondoren, gaueko ekintzak prestatu ditugu. Aterpetxera iritsi eta hain premiazko genuen dutxa hori hotza hartu behar izan dugu batzuk, butanoa bukatu eta bonbona berriak zekartzaten bitartean. Ongi prestaturiko afari apartak eta inguruneari buruzko eztabaidak amaiera eman diote adiskidetasuna nagusi izan duen egun zoragarriari.
Al mediodia, tras cruzar bosques eucaliptales, parada y fonda. Posteriormente, y mientras los que lo necesitaban hacían acopio de fuerzas mediante una siestecilla, hemos tenido ocasión de disfrutar de interesantes partidas de ajedrez.
Cuesta abajo hemos arribado a Bakio. Tras merendar a la vera del mar, hemos preparado las actividades de la noche. Al llegar al albergue, algunos hemos tenido que tomarnos aunque fria, esa ducha que tanto necesitábamos, mientras se abastecian de bonbonas tras agotarse el butano. La excelentemente cocinada cena junto al debate sobre el medio ambiente han puesto punto y final a este maravilloso día en el que ha predominado la amistad.

Bermeorako bidea une batez eten eta Gaztelugatxera bisita labur bat egin dugu. Bertako eskailera amaigabeak igotzen genituela, inguruko bista zoragarriez gozatzeko aukera izan dugu. Berriro bidera itzuli eta gaurko zatirik neketsuenari aurre egin behar izan diogu. Geldiunerik gabeko aldapa zitalak ere ezin izan du gure gogoa suntsitu. Bazkaltzera geratu gara xomorroz eta arantzez gainezka zegoen bide bazterrean.
Amaitutakoan, Bermeorako ibilaldi lauari ekin diogu. Iritsi eta XiriFurgoan zihoazen lesionatuekin topo egin dugu, Pepi eta Esti hain zuzen.Sukaldariak aterpetxeruntz gindoazela XiriFurgoan, gelditu gara ogia erosteko eta hiru minutuko ataskoa sortu dugu… a zer desastrea! Aterpetxera iritsitakoan, ederki jan ditugu nozillazko super bokatak!
Irrikatzen ari ginen jokoari ekin diogu jarraian: Txupatierras. Honekin herriko giroa alaitu dugu. Gogotsu afaldu dugu, ondoren gaubelari hasiera eman diogu. Barreak eta oihuak sortuz jolastu dugu Pictionaryra. Eguneko ebaluaketa egin eta segituan sartu da norbera bere lozakuan.
Nos hemos detenido en nuestro camino a Bermeo para hacer una breve visita a Gaztelugatxe. Subiendo las interminables escaleras hacia la hermita, hemos tenido ocasión de disfrutar de las maravillosas vistas que el paraje nos brindaba. Buelta al camino y a afrontar el tramo más duro de hoy. Ni siquiera la ascensión por la cuesta criminal sin escalas ni descansos a minado nuestro ánimo. Nos hemos detenido a comer a la orilla del camino plagada de bichos y pinchos.
Al finalizar, nos hemos lanzado al llano camino hacia Bermeo. Al llegar nos hemos encontrado con los lesionados que iban en la XiriFurgo, concretamente Pepi y Esti. Cuando los cocineros nos dirigiamos hacia el albergue en la XiriFurgo, nos hemos detenido para comprar el pan y hemos creado un atasco de tres minutos… ¡vaya desastre! Al llegar al albergue, nos hemos zampado los super bocatas de nocilla!
A continuación hemos comenzado a jugar al juego que tanto deseábamos: Chupatierras. Y hemos animado el ambiente del pueblo. Tras la también animada cena, hemos dado comienzo a la gaubela. Hemos jugado al Pictionay a base de risas y gritos. Inmediatamente después de la evalución diaria se ha metido cada cual en su saco.

Negoziazio gogorrak izan ondoren, sukaldariek azkenean lanari ekin diote. Gosaldu eta gero, Bermeora jaitsi gara eta Arrantzaleen Museoa bisitatu dugu. Bertan BOU Bizkaiak irabazitako Kontxako banderaz harro azaldu dira eta bisita gidatu labur bat egin digute. Lamera plazan bazkaldu dugu eta iazko MiniRutan ezagututako Nestor lagunarekin solasean egon ondoren, trena hartu eta Donostiaruntz abiatu gara, nahiz eta Ardantzako geltokian autobusa hartu behar izan dugun matxura bat dela eta.
Tras duras negociaciones, las cocineras y cocineros se han puesto a trabajar. Después de desayunar, hemos bajado a Bermeo a visitar el Museo de los Pescadores. Tras alardear allí de la bandera de la Kontxa ganada por la BOU Bizkaia, hemos disfrutado de una breve visita guiada. Hemos comido en la Plaza Lamera y tras conversar con nuestro amigo Nestor que conocimos la pasada MiniRuta, hemos tomado el tren hacia Donostia, aunque hemos tenido que pasar a un autobus en la parada de Ardanza por una avería.


ibilbidea: Donostia-Bilbo-Plentzia-Gorliz-Arminza
Easo plazako kioskoan 8:00etan geratu eta handik Euskotrenean Bilbora. Kaleetan barna geltokiraino joan eta Plentziara abiatuko gara metroan. Bertan emango diogu ibilbideari hasiera. Ermua mendian gora Billano lurmuturrarekin egingo dugu topo, eta Astondotik behera Armintzara iritsiko gara. Frontoian kokatu, afaldu eta gaubeila egingo dugu.
lo: Armintzako frontoi estalian
loturak:
- Gorliz-Bakio lau haizeetara
- Armintzako kaia
- Armintzako frontoia
ibilbidea: Armintza-Maruri Jatabe-Bakio
Urizamendin gora abiatuko gara eta GRa hartuta iritsiko gara Maruri-Jatabera. Zuhaitz arteko pistetan zehar Jata Txikiko antenara eta Jata mendian behera San Miguel ermitatik iritsiko gara Bakiora. Herria ezagutu eta Otxarkoagako parrokiak bertan duen Umeen Etxea aterpetxean kokatu ondoren, afaldu eta gaubeila egingo dugu.
lo: Bakioko Umeen Etxea aterpetxean
loturak:
- Lemoizko zentral nuklearra
- Bakioko kostaldea
- Bakioko Umeen Etxea aterpetxea

ibilbidea: Bakio-Gaztelugatxe-Bermeo
Mendialden gora San Pelaioko baselizara helduko gara eta bertatik itxia dagoen Bakio-Bermeo errepidera jaitsita, Gaztelugatxeko 240 eskailerak igotzeko prest! San Pelaiora buelta eta handik Aznabarrako maila gorenetik Burgoa mendiaren tontorreraino. Gailurretik behera Bermeoko Almike auzora abiatuko gara. Gernikako parrokiak bertan duen aterpetxean kokatu, afaldu eta gaubeila egin ondoren lotara.
lo: Bermeoko Almike auzoko aterpetxean
loturak:
- Gaztelugatxe
- Matxitxakoko itsas gudua
- Bakio-Bermeo lau haizeetara
ibilbidea: Bermeo-Donostia
Almike auzotik maldan behera berehala iritsiko gara Bermeoko Lamera plazara, erdigunera. Bertan bisita eta ekintza pare bat antolatu ondoren bazkalduko dugu. Motxilak soinean trena hartu eta Donostiako gure lokaletara iluntzeko 19:00ak aldera iritsiko gara.
lo: etxean
loturak:
- Aitaguria Bermeoko baleontzia
- Bermeoko arrantzaleen museoa
- Bermeo lau haizeetara







