MR’10 BOGA BOGA




ibilbidea: Donostia-Deba-Mutriku-Ondarroa-Lekeitio
Lokaletatik goizeko 8:00etan edo Easo plazako Euskotren geltokitik 8:30tan irtengo gara trenean Debara. Bertan emango diogu ibilbideari hasiera. GRa hartuko dugu Mutriku eta Odarroan barrena. Bidean bazkaldu eta arratsaldean Mendexatik behera Lekeitiora jatsiko gara. Gaztegunean kokatu, afaldu eta gaubeila egingo dugu.
lo: Lekeitikoko gaztegunean
loturak:
- Ondarroako irudiak
- Lekeitio lau haizetara
- Lekeitioko gaztegunea

ibilbidea: Lekeitio-Ispaster-Ea-Ibarrangelu-Elantxobe
Lekeitioko itsasargitik abiatuko gara Otoio mendian gora, jaitsieran Ispasterra iritsiz. Bertatik Bedaroa auzora abiatuko gara eta San Bartolome ermitatik behera jaitsita Eara. Bertan bazkaldu eta Natxituan barrena Ibarrangelura zuzenduko gara Elantxobera jaitsi arte. Bertako aterpetxean kokatu, dutxatu, afaldu eta gaubeila egingo dugu.
lo: Elantxobeko aterpetxean
loturak:
- Elantxobeko irudiak
- Elantxobeko aterpetxea
- The Uski’s


ibilbidea: Elantxobe-Urdaibai-Gautegiz Arteaga-Kortezubi
Elantxobeko hilerritik gora, pistetatik auzoz auzo eta baserriz baserri Urdaibai inguruko bista zoragarriez gozatzeko aukera izango dugu. Gautegizko gaztelutik barrena iritsiko gara Kortezubira eta bertako XVIII. mendeko elizan kokatuko gara eta afaldu eta gaubeila egin ondoren lotara.
lo: Kortezubiko elizan
loturak:
- Santimamiñe haitzuloa
- Omako basoa

ibilbidea: Kortezubi-Gernika-Donostia
Kortezubitik paduretan zehar ordubete eskasean iritsiko gara Gernikara. Bertan bisita eta ekintza pare bat antolatu ondoren bazkalduko dugu. Motxilak soinean trena hartu eta Donostiako gure lokaletara iluntzeko 19:00ak aldera iritsiko gara.
lo: etxean
loturak:
- bakearen museoa
- batzar etxea
- Gernika-Lumo



Ondarroako irteeran, Himalayatik ekarritakoa zirudien aldapa bat igo dugu, akaso bi, eta ordubete beranduago bazkal garaia… azkenean! Inoiz dastatu dugun bazkaririk preziatuena, preziatua ere ondorengo siesta gozoa. Eta berriro ere bidean jarri gara, eta ordu pare bateko ibilbide lasaiagoaren ondoren Mendexatik behera zazpiak aldera heldu gara Lekeitiora. Bertako gaztegunean kokatu eta afal garaira arte herria ezagutu dugu. Makarraioak afaldu eta jolas arin batzuren ondoren lo zakura, biharko atsedena behar dugu eta!
A la salida de Ondarroa hemos ascendido una cuesta, quizás dos, que parecia importada desde el Himalaya, y una hora después parada para comer… ¡por fin! La comida más preciada que jamás hayamos saboreado, así como preciada ha sido también la dulce siesta posterior. Y de nuevo en marcha, y tras varias horas de caminata más relajada, hacia las siete hemos llegado a Lekeitio. Tras situarnos en el gaztegune y hasta la hora de cenar hemos conocido el pueblo. Unos buenos macarrones, unos juegos rápidos y al saco de dormir, ¡que necesitamos descansar para mañana!

Lekeitiotik irten, Otoio mendia igo, Ispaster pasa eta Bedaroan bazkaldu ostean, bideari ekin diogu, Earaino iritsi arte. Hemen ere beste atsedenaldi bat egin dugu indarra hartu asmoz eta gure helmugaraino gogotsu iristeko. Elantxobera iritsi eta merienda eta dutxa genituen zain. Afari beroaren ondoren, bertako hizkeran oinarrituriko Mihiluze saio bat egin eta zakura, oraingoan kotxoi gainean. Eskerrak eman beharrean gaude gazteei taldeko giroa hain atsegingarria izateagatik.
Hemos salido de Lekeitio y tras subir el monte Otoio y pasar Ispaster, hemos comido en Bedaroa y vuelta a la marcha hasta llegar a Ea, donde nos hemos tomado el privilegio de hacer otro descanso para reponer fuerzas y llegar a tope a nuestra meta. Al llegar a Elantxobe nos esperaban la merienda y una buena ducha. Tras cenar caliente, hemos jugado a Mihiluze basado en los giros del Euskera propios del lugar y al saco, esta vez sobre colchón. Por último estamos en deuda con los chavales por ofrecernos un ambiente extraordinario durante todo el día.


Atzera begira, lau egun ezinhobe pasa ditugu eta gazteei giro onagatik eskerrak eman beharrean gaude. Oso ondo pasa dugu eta gustura goaz etxera… de ruta madre pasa dugu!
Mirando atrás, han sido cuatro días inmejorables y tenemos que agradecer a los chavales el buen ambiente que ha predominado. Nos lo hemos pasado muy bien y volvemos a casa muy contentos. ¡Lo hemos pasado de ruta madre!






